Skip to content

Irisgarritasun tresna: NARAKEET

Aurkezpenetik bideoa sortu... eta testutik audioa.

Hezitzaileen helburu garrantzitsu bat da irisgarritasun baldintzak bermatzea: komunitateko zerbitzuak ulergarriagoak eta adeitsuagoak izatea ikasle guztientzat eta adimen desgaitasuna dutenek modu inklusiboan parte hartzea ekintza eta jarduera guztietan. Horregaitik, gero eta sarriago erabiltzen ditugu irisgarritasuna lortzeko  baliabideak.

NARAKEET zeregin hortan lagun diezaguken zerbitzu interesgarria da eta baliabide mota bi eskeintzen ditu: testu batetik audioa sortzea, eta aurkezpen batetik bideoa.

Erabilera erabat erraza du: idatzi edo kargatu zure gidoia, aukeratu duen 700 ahotsetako bat eta minututan soinu profesionala duen audio edo bideo bat lortzen da, deskargatzeko prest. Gainera, beste irakurle askok ez bezala, euskarazko ahots bi ditu (Aitor eta Leire) eta, beraz, emaitza naturalagoa ematen du gure hizkuntzan.

Zertarako erabili daiteke NARAKEET?

  • Testuak (word, pdf, epub,…) audio bihurtzeko.
  • Podcastak sortzeko.
  • Hizkuntzak lantzeko.
  • Audio-liburuak sortzeko.
  • Aurkezpenak bideo bilakatzeko.

Erregistratu gabe edo dohako kontuarekin erabili daiteke 20 audio/bideo sortzeko. Testuetarako, 10 MB arteko artxiboak karga ditzake, narrazio-testuaren 1 KB-raino testua duena. Aurkezpenetarako, 10 MB arteko artxiboak kargatzeko aukera ematen du, gehienez 30 diapositibarekin. Narrazio-testuaren 1 KB eta 30 segundo arteko bideo- eta audio-artxiboak ere sar ditzake. 

Muga hauek gainditzeko ordaindu egin behar da: kredituak erosten dira eta bukatu arte erabiltzen dira epe mugarik gabe.

Nola erabili ikusi nahi baduzu, ondorengo menuan dituzu hiru adibide:

Prozesua erabat sinplea da: NARAKEET-era sartu, “Get Started” botoia klikatu, “Text to speetch audio” hautatu.. eta segundu gutxi batzuk barru ageri dan leihatileko ezarpenak zehaztu.

Hizkuntza eta ahotsaz gain, beste ezaugarri batzuk ere aldatu daitezke: bolumena, abiadura, audio formatua,…

Testua laburra bada, testu kaxan idatzi daiteke zuzenean. Bestela igo, “upload file” botoiaren bidez.

Bukatzeko, “create audio” klikatu. Denbora bat eramango du audioa sortzen eta, ondoren, emaitza entzun edota deskargatu daiteke.

Hemen, idatzitako adibidea:

eta hemen, lortutako emaitza:

Prozesua berdina da, baina Narakeet-i “nolabait” adierazi egin behar zaio testuko zein atal irakurriko duen ahots lehenetsiak, eta zein besteak. Horretarako, bai kaxan idatzita, zein igo behar den testua editatuta ere, hau egin behar da:

  • Bigarren ahotsak irakurri behar duen atala hastera doala “(Audio: XXX)” idatzi, punto eta aldez bereiztuta.
  • Bigarren ahotsaren irakurketa bukatzeko “—” idatzi, punto eta aldez bereiztuta.
Hemen, adibidea. (“Aitor”-ek irakurri behar duen atala parentesi eta gidoitxoekin mugatuta dago, eta gainontzekoa “Leire”k irakurtzen du) :
Eta hemen, sortutako audioa:
 

NARAKEET-era sartu eta “Get Started” botoia klikatu ondoren, “Video From a presentation” hautatu.

Zertxobait itxaron ondoren, “Upload a file” botoian klik egin eta aurkezpen fitxategia igo.

Kontutan hartu beharreko ezarpen garrantzitsuak:

  • Aurkezpena bideo bihurtzean, Narakeet-ez EZ du irakurtzen diapositibetan zuzenean idatzitakoa, OHARRETAN idatzitakoa baizik.
  • Aurkezpena sortzeko erabili ditugun hizki motak mantendu nahi badira, txertatu egin behar dira aurkezpenean.

Hurren, “Edit settings” klikatu ezarpenak moldatzeko: irakurketa hizkuntza, hondoko musika,…

Eta bukatzeko, “Create Video”.

Hemen duzu moldaketak egiteko azalpen aurkezpena:

PP to Narakeet

Eta hemen, aurkezpen hori bideo bihurtuta Narakeet bidez:

Iruzkina utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BLOGERA HARPIDETU