Skip to content

Zeta Planeta

DBH 1. Mailarako Breakout-a.
ZER DA ZETA PLANETA?

DBH 1. Mailako ikasleentzat sortutako Breakout-a da. Lehen neurketan “Naturaren Zientziak” eta “Matematika” ikasgaietan ikasitako zenbait kontzeptu era ludikoan bergogoratzeko. 

SORTZEKO JARRAITUTAKO URRATSAK
galaxy_600X420

1. Kontzeptuak

Bergogoratu nahi diran kontzepturik esanguratsuenak bildu eta galdera edo erronka moduan planteatu.

astronaut-600X420

2. AGERTOKIA

Jolasaren "agertokia" erabagi, hau da, breatout-aren gaia definitu. Galdetuko diran kontzeptuak, eta jolasak duen agertokia bat etortzeak esperientzia atseginagoa eskaintzen duenez, eta "Naturaren Zientziak" arloan neurketa hortan Unibertsoa landu danez, hori da aukeratu dan gaia: Unibertsoa, planeten arteko bidaiak,...

universe_600X420

3. NARRATIBA

"Lurrera meteorito bat hurreratzen ari da, gure planeta suntsituko duena, eta hamar lagunek aukera izango dute Eleizalde Entreprise-n sartu eta ZETA Planetara ihes egiteko bizi berri baten bila. Hortarako beraien jakituria fogatu beharko dute eta galderei erantzun zuzena eman".

4. MAPA

ZETA planetak zortzi atal ditu: Aurkezpena, lehen pasahitza-ren bilaketa, lehen galdetegia, bigarren pasahitzaren bilaketa, bigarren galdetegia, hirugarren pasahitzaren bilaketa, azken galdeketa eta, bukatzeko,helburuaren lorpena.

5. DINAMIKA

Jolasaren helburua ez da norbait garaile izatea ezta lehiaketa izatea ere, kontzeptuak bergogoratzea baizik. Beraz, ez dago denbora mugarik, ez puntuaketarik, eta erantzun oker bakoitza zuzendu egin daiteke.

6. IRISGARRITASUNA

Azalpenak eta arrastoak idatziz eta ahoz jarri dira.

AURKEZPENA SORTU

Breakout-a egin baino lehen, eta ikasleen interesa pizteko, bideo  bat sortu da menperatu beharreko kontzeptuak eta jarraibideak emateko. Bideo honen ekoizpenean, ondoko urratsak jarraitu dira:

  • Aurkezpen mota (audio, bideo, aurkezpena,..) erabagi. Film itxura ematea erabagi dut “Bideo trailer” bat motabagarriagoa izango delakoan.
  • Bideoaren gidoia sortu, kontutan hartuta jokoaren erronka nagusia planteatu behar dela (interesa pizteko), bergogoratu beharreko kontzeptuak aipatu behar dirala ( Natur Zientziak eta Matematikakoak, kasu hontan) eta beharrezkoa euskarri eta materialak (ordenagilua, aurkularrak, Saioka-ra sarrera,…) aipatzen dirala.
  • Bideoa sortzeko baliabide digitalen zerrenda sortu: bideo editorea (Wondershare Filmora), soinu grabatzailea eta “Artemus” hizki mota (dfonts.com).
  • Irisgarritasuna bermatzeko, bideoan ageri diran testuak ahoz eta idatziz daude.
  • Bideoa sortu Creative Commons lizentziapean.
  • Bideoa YouTube-ra igo eta orrialde hontan txertatu ikusgai izateko.
Play Video
Jolastu

ZETA PLANETA sortzeko Geniall-y plataforma erabili da.

Multimedia elementuak plataformak berak eskeintzen dituztenak izan dira gehien bat, eta ikono batzuk Flaticon-tik jeitsi dira.

Irudiak, behar izan danean, Adobe PhotoShop-kin moldatu dira.

Soinu grabagailua erabili da eta myvoicemod webgunea erabili da “soini efektuak” sortezko.

Hau da emaitza: