Skip to content

Jarduera Interaktiboak SORTU

Erantzun eta jaso ariketak. Interaktibitatearen onurak lortzeko zenbait baliabide.

Teknologiak hezkuntza mundura benetako iraultza ekarri du, hezitzaileei aukera paregabea eskeintzen diguna “beste era batera” irakasteko eta gure ikasleen hezkuntza garapena hobatzeko.

Prozesu hontan, ezin ahaztu jarduera interaktiboak duten garrantzia:

  • Aniztasunari erantzuna emateko oso aproposak diar: ikasleei maila eta eduki desberdinetan lan egiteko aukera ematen diete, bakoitzaren garapen-maila eta beharrizanen arabera eta era pertsonalizatuan.
  • Autozuzenketa eta lan egiteko erea autonomo honek ikaslearen motibazioa suspertzen du eta hezkuntzaren ardatz bihurtzen dute.
  • Ikaskuntza autonomorako aukera berria dakarte. Ebaluazioa edozein unetan eta lekuan egin daiteke, ikasleek lortzen dituzten lorpenen araberako jarduerak proposatuz.
Ondoren, jarduera interaktiboak sortzeko aukera interesgarri batzuk dituzu. Hobeto ezagutzeko, logoan klikatu.

Educaplay

Hezitzaileen artean plataformarik ezagunenetarikoa da, erabilterreza eta intuitiboa. 16 jarduera mota eskeintzen ditu eta doako bertsioan nahi adina ariketa sortu daiteke. Hutsetik hasi nahi ez baduzu, inork "publiko" jarri duena kopiatu eta gustura moldatu daiteke eta Google Classroom-ekin bateragarria da.
Oso gomendagarria.

EducaNDY

Zerbitzu oso berezia eta polita da ikaslerik gazteenentzat. Gainera, guztiz doakoa. Ariketak sortzeko, irakasleak "educandy studio" aplikazioa jeitsi eta instalatzen du. Jarduera sortu ondoren, hodeira igotzen du eta ikasleek kode bidez jolastuko dute bai online, zein smartphone edo tabletan instalatutako bezerotik. Itxuraz, oso atsegina.

FLIPPITY

Google-ko kalkulu orri bidez sortzen dira jarduerak: flippity-n gustokoa dan jokoa edo tresna aukeratu, txantiloi gisa kopiatu Drive-n (kalkulu-orriak dira), bertan moldatu eta flippity igo. Prozesu errez honen bukaeran, ariketa, joko eta tresna interaktiboak sortuta dituzu. Norbere kalkulu orriak diranez, ikasleekin partekatzea edo Classroomen jartzea oso erreza da eta gainera, guztiz doakoa da.

LIVEWORKSHEETS

Zenbat ariketa eta fitxa sortu dituzu ikasleentzat urteetan zehar? Berrerabili nahiko zenituzke eta, gainera, interaktibo bihurtu? Ba, horrela bada, hau da zure aukera. Dokumentu edo pdf bat igo, Liveworksheets-en editatu, eta paperean inprimatzeko zenuen fitxa jarduera interaktibo bihurtu duzu. Blog baten txertatu dezakezu, Classroom-era eraman, bertan daudenak erabili,...eta hau dana, musu truk.

GENIALLY

Hainbat motako eduki interaktibo sortzeko balio du: aurkezpenak, infografiak, bideo aurkezpenak,... eta, nola ez, hezkuntzarako ariketak edota jarduera interaktiboak. Erabiltzen ikastea oso erreza da eskeintzen dituen txantiloiei esker, eta doako bertsioan nahi dan beste materiale sortu daiteke. Genially-n oraindik izenik eman gabe bazaude, ez galdu aukera. Ez zaizu damutuko.

LEARNINGAPPS.ORG

Tresna honen bidez, 14 motako mini joko sor daiteke ikasteko modu azkar eta intuitiboan: hizki sopak, gurutzegramak, ordenatze jarduerak, bikote-jokoak, bideo interaktiboak,... Gainera, Ikastaldeak sortzeko eta ikasleen aurrerapenari jarraitzeko aukera ematen du eta %100 doakoa da.

WORDWALL

Erabiltzeko oso intuitiboa eta erraza. Ordainpeko bertsioak ditu baina doakoarekin 18 joko motaren artean aukeratu dezakezu eta 5 baliabide sortu. Autozuzenketa eta sailkapena ditu eta jarduerak Classroomera eraman litezke.

QUIZLET

Liburuxkak sortu eta tartean jarduera interaktiboak sortzea da Quizleten funtsa. Oso interesgarria da ikaslerik nagusienentzat nahiz eta doako bertsioa nahiko murritza dan.

Zerrenda hontan agertzen diranetatik aparte, badaude beste hainbat ere. Baten bat ezagutzen duzu? Zein da zuk gehien erabiltzen duzuna? Idatzi erantzuna eta konta eiguzu zure esperientzia.

Iruzkina utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BLOGERA HARPIDETU