Skip to content

Eleizalde Ikastolako IKT gunea

ESKAINTZA

HEZKUNTZA

Teknologia digitalak eguneroko irakaskuntzan integratzen dituen EREDUA dugu (Alexia Classroom, Blink,…). Programatzen ikasteko irakasgai propioa eta Ikastola Elkarteak beren-beregi ikastolentzat sortutako plataformak (Hatz10, Ikapp,…).

KOMUNIKAZIOA

Webgunea, bideokonferentziak, urruneko eskola saioak, Alexia mugikorrerako aplikazioa…eta hainbat plataforma dugu matrikulak, kudeaketak eta uneko komunikazioa online egin ahal izateko..eta, nola ez, sare sozialetan ere bagaude.

KUDEAKETA

Bai kanpoko zein barruko eragileekin kudeaketa prozesuak online garatzen ditugu hodeian ditugun plataformei esker: Google Workspace, Microsoft 365, Alexia, VPN urruneko lanerako,…

BLOGEKO AZKEN SARRERAK

narakeet

Irisgarritasun tresna: NARAKEET

Irisgarritasun tresna: NARAKEET Aurkezpenetik bideoa sortu… eta testutik audioa. Hezitzaileen helburu garrantzitsu bat da irisgarritasun baldintzak bermatzea: komunitateko zerbitzuak ulergarriagoak eta adeitsuagoak izatea ikasle guztientzat eta adimen desgaitasuna dutenek modu…
pexels-photo-3771091

Jarduera interaktiboak sortu

Jarduera Interaktiboak SORTU Erantzun eta jaso ariketak. Interaktibitatearen onurak lortzeko zenbait baliabide. eleizaldeikt.eus-admin 2023-12-15 Teknologiak hezkuntza mundura benetako iraultza ekarri du, hezitzaileei aukera paregabea eskeintzen diguna “beste era batera” irakasteko…
Webguneak_aplikazio_bihurtu_id

Webguneak aplikazio bihurtu

Webguneak aplikazio BIHURTU Laneko webguneei sarrera zuzena eta erreza emateko bidea. eleizaldeikt.eus-admin 2023-12-15   Ukaezina da azken urteotan online prozesuek izan duten izugarrizko garapena lan munduan. Edozein tokitik, edozein gailukin…

AZPIEGITURA

Pertsonalizazioa, segurtasuna eta autonomia eskaintzen duen eredua.

20 urtez digitalizazioa garatzen eta hobatzen

Teknologiaren etengabeko aldaketen aurrean gure eguneraketa prozesua ere etengabekoa da. Haur Hezkuntzako hirugarren mailetik gorako gela guztiak digitalizatuta daude: telebista interaktiboak, proiektore interaktiboak eta arbel taktilak ditugu kasurik kasu. Gainera, Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako ikasle bakoitzak bere gailu propioa du eta bere profil digitala.

Sistemari dagokionez, egun, Microsoft AD zerbitzari-bezero eredua dugu, erabiltzaile bakoitzak bere profil propioa eta dagozkion baimenak eduki ditzan. Fortinet firewallak segurtasuna ahalbideratzen du eta, Interneteko abiadura handiko linea biek eta Ruckus wifi sistemak, Ikastola osoaren  estaldura bermatzen dute.

Ikasgela Digitalak

Norbanako profilak eta gailuak

Segurtasuna eta babesa

HELBURUAK

GAITASUNA

Arazo teknikoak identifikatu eta erabagiak hartzen dakien ikaslea. Bere gaitasun digitalak ezagutu eta eguneratzen dituena.

SEGURTASUNA

Norbere segurtasuna, datuen babesa eta identitate digitalaren segurtasuna zaintzen dakien ikaslea. Teknologia era jasangarrian eta errespetuz darabilena.

SORMENA

Eduki multimedia berriak sortzen dakien ikaslea, aurreko edukia integratu eta moldatuz. Jabego intelektualaren arauak errespetatzen dituena.

ELKAR-LANA

Teknologia kideekin konektatzeko, informazioa partekatzeko eta elkar-lanean aritzeko darabilen ikaslea. Netiketa arauak errespetatzen dituena.

KUDEAKETA

Informazioa bilatu, gorde, berreskuratu eta antolatzeko gai den ikaslea.

HELBIDEA

Arene auzoa 6

48370 Bermeo

AST-OST: 08-17

SAT: 10-14

POSTA

bermeo@ikastola.eus

IDAZKARITZA

946187593