Skip to content

Webguneak aplikazio BIHURTU

Laneko webguneei sarrera zuzena eta erreza emateko bidea.

Ukaezina da azken urteotan online prozesuek izan duten izugarrizko garapena lan munduan. Edozein tokitik, edozein gailukin eta edozein unetan komunikazioa mantendu ahal izateak, fitxategiak eskuratzeak edo zereginekin jarraitzeak, hain suposatzen du erabiltzailearentzat erreztasuna, ohiko bihurtu dela hodeian lan egitea eta, kasu askotan, ezinbesteko baldintza bihurtu da.

Teknologiaren joera honen ondorioz, lekuko aplikazio instalagarriak gutxika gutxika indarra galtzen joan dira baina badituzte beraien abantailak ere: berehalako abiatzea, sarrera azkarra, kredentzialik sartu beharrik ez izatea… nabigatzaile batekin alderatuz, sarrera prozesua askoz arinagoa da.

Chromium-en oinarritutako nabigatzaileek: Chromium, Brave, Edge, Opera, SRWare Iron, Vivaldi, Yandex… mundu bien abantailak uztartzeko aukera ematen digute: hodeian lan egitearen autonomia eta aplikazio lokalen azkartasuna.

Oso erosoa eta abiatze errezekoa da plataformarik erabilgarrienak (Alexia, Genially, Saioka, Canva,…) klik bakar batez abiatzea.

Nola lortu?

Irudietan Microsoft Edge nabigatzailea erabili da baina, arestian aipatu bezala, Chromium-en oinarritutako edozein nabigatzailek ematen du aukera berdina.

Lehengo eta behin, nabigatzailea ireki, aplikazio bihurtu nahi dan orrialdea zabaldu, eta kredentzialik eskatzen badu, sartu.

Helburua, azken baten, lan egiteko eremuraino heltzea da.

Ondoren, nabigatzaileko “Ezarpenak / Aplikazioak / Instalatu gune hau aplikazio gisa” bidea jarraitu, irudian azaltzen den bezala:

Hurrengo leihatilan, aplikazioaren izena (1) eta ikonoa (2) pertsonalizatu ditzakezu eta, gero, “instalatu” (3) klikatu:

Bukatzeko, beste menu bat agertuko da, aplikazioa non eta nola kokatu gura den zehazteko. Sarritan erabiltzen diran webguneen kasuan, ideia ona da mahaigainean lasterbidea sortzea.

Norbere gustura jarri eta “Onartu” besterik ez dago.

 

 

 

 

Hortik gora, ikonoa klikatzean nabigatzailearen leiho berri eta bakar bat zabalduko da, eta kredentzialak gogoratuko ditu.

Windows-ek programa arrunt gisa hartuko du: aplikazio zerrendan agertuko da eta desinstalatu ere egin liteke: bai ohiko modura, aplikazio zerrendatik, zein nabigatzailetik bertatik.

Iruzkina utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BLOGERA HARPIDETU