Skip to content

Irudi Interaktiboak

Zer da Thinglink eta zertarako balio du? Adibideak eta azalpentxo bat.

Batzuetan, azalpenak emateko aukerarik onena irudi baten oinarritzea da.

Honelako kasuetarako, zerbitzu paregabea da Thinglink. Hona hemen adibide pare bat.

Lehenengoan irudi soila da oinarria eta bigarrenean, ordea, 360 panorama:

Bere izenak (estekadun objetua) adierazten duenez, irudi edo bideo bati markatzaile edo botoiak gehitzeko aukera ematen du, eta botoi edo etiketa horretariko bakoitza interaktibo edo elkareragile bihurtu. Bideoak, musika, testua, irudiak, webgune ezberdinetako multimedia fitxategiak,…ia dena onartu dezake.

Hezkuntzarako erabilera ugari ditu arestian aipatutako azalpenetatik haratago eta honelako baliabideak sortu daitezke:

  • Denbora lerro interaktibo edo elkarreragileak.
  • Profil pertsonalak, norbere argazki eta musika gogokoenekin, zaletasunekin, kezka kulturalekin…
  • Ikasgai bati buruzko informazio biltegia.
  • Bisita birtualak.
  • Errealitate areagotuko azalpenak.
  • Scape Room motako jokoak.

Erabili nahi baduzu, hemen bideotutoriale bat:

IRUZKINA UTZI

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BLOGERA HARPIDETU