Skip to content

Bideo galdeketak: EDPUZZLE

Edpuzzle zer dan, zertarako balio duen eta erabiltzen ikasteko bideoa.

Irakasle guztiek ez dugu denbora tarterik edo trebetasunik ikasleentzat bideo didaktiko eraginkorrak sortzeko. Bai, beharbada, irakatsi nahi dugunari buruzko bideo aproposak aurkitzeko YouTube edo antzeko plataformetan (TED Ed, Khan Akademy,…).

Edpuzzle, edozein bideotan galderak edota audio oharrak txertatzeko balio duen online zerbitzua da. Aukeratu dezakezu bideo bat (zeuk zein beste inork sortua) eta Edpuzzle-ra kargatu, aipatutako gehigarriekin aberastu eta, ondoren, Classroom-eko ikastaldeei esleitu.

Edpuzzle bidez bermatu daikezu ikasleek bideoa ikusi egin dutela, atal bakoitza zenbat aldiz ikusi duten, sortutako galderei nola erantzun dizkieten … azken finean, bideoa ikusi eta ulertu dutela ziurtatu.

Edpuzzle erabiltzeko edozein nabigatzailek balio du baina irakaslearen lana arintzeko asmoz, baditu Firefox, Chrome eta Microsoft Edge Chromium-erako gehigarriak ere. Zure ohiko nabigatzailean instalatuz gero, YouTubeko bideoetan botoi berria ageriko zaizu, Edpuzzle-n zuzenean gorde eta editatu ahal izateko.

Edpuzzle gehigarria Firefox-en

Ikasleen kasuan, edozein nabigatzailez gain, Android, Iphone edo iPad gailuak erabili daitezke App-a instalatuz gero.

Edpuzzle erabiltzen ikastea oso erreza ba. Hemen Ikastola Elkarteak sortutako bideotutoriale bat:

IRUZKINA UTZI

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

BLOGERA HARPIDETU