Skip to content

Eleizalde Ikastolako IKT gunea

ESKAINTZA

HEZKUNTZA

Teknologia digitalak eguneroko irakaskuntzan integratzen dituen EREDUA dugu (Alexia Classroom, Blink,…). Programatzen ikasteko irakasgai propioa eta Ikastola Elkarteak beren-beregi ikastolentzat sortutako plataformak (Hatz10, Ikapp,…).

KOMUNIKAZIOA

Webgunea, bideokonferentziak, urruneko eskola saioak, Alexia mugikorrerako aplikazioa…eta hainbat plataforma dugu matrikulak, kudeaketak eta uneko komunikazioa online egin ahal izateko..eta, nola ez, sare sozialetan ere bagaude.

KUDEAKETA

Bai kanpoko zein barruko eragileekin kudeaketa prozesuak online garatzen ditugu hodeian ditugun plataformei esker: Google Workspace, Microsoft 365, Alexia, VPN urruneko lanerako,…

BLOGEKO AZKEN SARRERAK

Classroom-etik bideokoferentziak programatu

Ikasleekaz bideokonferentziak antolatu litezke Classroom-etik bertatik eta, gainera, programatu egun eta ordu zehatz baterako. Aukera berri hori esker, ikasgela bateko ikasleekin bilerak programatu genezake era erraz batean. Hemen hori azaltzen…

Azalpenak urrunetik I: Screencastify

Ikaste-irakaste prozesuan ez dago ezer ikasle-irakasle harremana ordezkatuko duenik. Ongi dakigu horretara aritzen garenok. Batzuetan, ordea, ez da posible hurreko harreman hori arrazoi askoren eraginez, eta horrelako kasuetarako, teknologia bide…

Google Meet: bideokonferentziak antolatzen

Google-ek zerbitzu ugari emoten dau: posta kudeatzailea (Gmail), online biltegia eta fitxategi prozesatzailea (Drive), bideoak igo eta kanalak sortzeko tresnea (YouTube), zereginen zerrenda kudeatzeko baliabidea (Keep)… Urruneko komunikazioa gauzatzeko ere…

AZPIEGITURA

Pertsonalizazioa, segurtasuna eta autonomia eskaintzen duen eredua.

20 urtez digitalizazioa garatzen eta hobatzen

Teknologiaren etengabeko aldaketen aurrean gure eguneraketa prozesua ere etengabekoa da. Haur Hezkuntzako hirugarren mailetik gorako gela guztiak digitalizatuta daude: telebista interaktiboak, proiektore interaktiboak eta arbel taktilak ditugu kasurik kasu. Gainera, Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako ikasle bakoitzak bere gailu propioa du eta bere profil digitala.

Sistemari dagokionez, egun, Microsoft AD zerbitzari-bezero eredua dugu, erabiltzaile bakoitzak bere profil propioa eta dagozkion baimenak eduki ditzan. Fortinet firewallak segurtasuna ahalbideratzen du eta, Interneteko abiadura handiko linea biek eta Ruckus wifi sistemak, Ikastola osoaren  estaldura bermatzen dute.

Ikasgela Digitalak

Norbanako profilak eta gailuak

Segurtasuna eta babesa

HELBURUAK

GAITASUNA

Arazo teknikoak identifikatu eta erabagiak hartzen dakien ikaslea. Bere gaitasun digitalak ezagutu eta eguneratzen dituena.

SEGURTASUNA

Norbere segurtasuna, datuen babesa eta identitate digitalaren segurtasuna zaintzen dakien ikaslea. Teknologia era jasangarrian eta errespetuz darabilena.

SORMENA

Eduki multimedia berriak sortzen dakien ikaslea, aurreko edukia integratu eta moldatuz. Jabego intelektualaren arauak errespetatzen dituena.

ELKAR-LANA

Teknologia kideekin konektatzeko, informazioa partekatzeko eta elkar-lanean aritzeko darabilen ikaslea. Netiketa arauak errespetatzen dituena.

KUDEAKETA

Informazioa bilatu, gorde, berreskuratu eta antolatzeko gai den ikaslea.

HELBIDEA

Arene auzoa 6

48370 Bermeo

AST-OST: 08-17

SAT: 10-14

POSTA

bermeo@ikastola.eus

IDAZKARITZA

946187593