Skip to content

Eleizalde Ikastolako IKT gunea

ESKAINTZA

HEZKUNTZA

Teknologia digitalak eguneroko irakaskuntzan integratzen dituen EREDUA dugu (Alexia Classroom, Blink,…). Programatzen ikasteko irakasgai propioa eta Ikastola Elkarteak beren-beregi ikastolentzat sortutako plataformak (Hatz10, Ikapp,…).

KOMUNIKAZIOA

Webgunea, bideokonferentziak, urruneko eskola saioak, Alexia mugikorrerako aplikazioa…eta hainbat plataforma dugu matrikulak, kudeaketak eta uneko komunikazioa online egin ahal izateko..eta, nola ez, sare sozialetan ere bagaude.

KUDEAKETA

Bai kanpoko zein barruko eragileekin kudeaketa prozesuak online garatzen ditugu hodeian ditugun plataformei esker: Google Workspace, Microsoft 365, Alexia, VPN urruneko lanerako,…

BLOGEKO AZKEN SARRERAK

BOOK-CREATOR

Liburu digitalak: Book Creator

Liburu Digitalak: Book Creator Liburu digitalak sortzeko baliabidea. Adibideak eta bideotutoriala. eleizaldeikt.eus-admin 2023-12-18 Informazioa formatu digitalean ekoizteko trenen artean, aipatu beharrekoa da Book Creator, liburu digitalak (edo e-book-ak) sortzeko baliabidea.…
talkcomment-_-voice-notes-anywhere.

Ahots iruzkinak: Talk and Comment

Ahots-oharrak: Talk&Comment Zer da? Zertarako balio du? Nola erabili? eleizaldeikt.eus-admin 2023-12-19 Chromerako gehigarri honek Twitter, Facebook, Reddit, Github, Gmail, GSuite aplikazioak eta WordPress-en ahots-oharrak eta ahots-mezuak garabatu eta bialtzeko aukera…

Google Meet gehigarriak: Grid eta Nod

Google Meet-ekin egindako bideo-deietan berezko prestazioak baino zerbait gehiago eduki dezagun, Google Meet Grid View eta Nod-Reactions for Google Meet erabili litezke. Biak dira nabigatzailearentzako sortutako luzapenak eta, beraz, darabilgun…

AZPIEGITURA

Pertsonalizazioa, segurtasuna eta autonomia eskaintzen duen eredua.

20 urtez digitalizazioa garatzen eta hobatzen

Teknologiaren etengabeko aldaketen aurrean gure eguneraketa prozesua ere etengabekoa da. Haur Hezkuntzako hirugarren mailetik gorako gela guztiak digitalizatuta daude: telebista interaktiboak, proiektore interaktiboak eta arbel taktilak ditugu kasurik kasu. Gainera, Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako ikasle bakoitzak bere gailu propioa du eta bere profil digitala.

Sistemari dagokionez, egun, Microsoft AD zerbitzari-bezero eredua dugu, erabiltzaile bakoitzak bere profil propioa eta dagozkion baimenak eduki ditzan. Fortinet firewallak segurtasuna ahalbideratzen du eta, Interneteko abiadura handiko linea biek eta Ruckus wifi sistemak, Ikastola osoaren  estaldura bermatzen dute.

Ikasgela Digitalak

Norbanako profilak eta gailuak

Segurtasuna eta babesa

HELBURUAK

GAITASUNA

Arazo teknikoak identifikatu eta erabagiak hartzen dakien ikaslea. Bere gaitasun digitalak ezagutu eta eguneratzen dituena.

SEGURTASUNA

Norbere segurtasuna, datuen babesa eta identitate digitalaren segurtasuna zaintzen dakien ikaslea. Teknologia era jasangarrian eta errespetuz darabilena.

SORMENA

Eduki multimedia berriak sortzen dakien ikaslea, aurreko edukia integratu eta moldatuz. Jabego intelektualaren arauak errespetatzen dituena.

ELKAR-LANA

Teknologia kideekin konektatzeko, informazioa partekatzeko eta elkar-lanean aritzeko darabilen ikaslea. Netiketa arauak errespetatzen dituena.

KUDEAKETA

Informazioa bilatu, gorde, berreskuratu eta antolatzeko gai den ikaslea.

HELBIDEA

Arene auzoa 6

48370 Bermeo

AST-OST: 08-17

SAT: 10-14

POSTA

bermeo@ikastola.eus

IDAZKARITZA

946187593