EGIN KOPIA GOOGLE-EN
eleizaldeikt.eus-admin
- 2021-04-16
- Gurasoentzako Tresnak, Irakasleentzako Tresnak, Iton Baule
Google Drive-ko txostenak sortzen dituginean, nahiko ohikoa izaten dabeste kide edo ikasle batzuekin partekatzea gero bakoitzak moldatu dezan.
Kasu “tipikoa” izan daiteke galdera/erantzunak duen txostena konpartitzea ikasleekin, bakoitzak bere erantzuna idazteko.
Sortu dugun originala bere hortan uzteko, bakoitzak bere kabuz kopia bat sortu behar du eta kopia hori editatu.
Ondoren azaltzen diran “amarrutxo” honen bidez, txostenpartekatzen denean automatikoki sortuko da dokumentuaren kopia bat, moldatu ahal izango dena jatorrizkoa aldatu aldatu gabe.
Trikimailu honek Google Docs, Google Sheets eta Google Slides zerbitzuetan funtzionazen du.
Nola egin hori?
Google dokumentua ireki, bere URL-an klikatu eta bukaerako “edit”-en ordez, “copy” idatzi.

“Intro” klikatu eta dokumentuak ondoko itxura hartuko du:

Txosten horren URL-a kopiatu:

Esteka hori posta mezuaren gorputzean itsatsi:

Mezua bidaltzean, editatzeko baimena esleitu hartzaileei (dokumentua moldatu behar badute behintzat)

BESTE AUKERA BATZUK
Prozedura berdina erabiliz, (URL-aren bukaera aldatu eta postaz bidali) hainbat "efektu" lortu daitezke. Hona hemen haietariko batzuk:
IRUZKIN ETA GUZTI PARTEKATU
Demagun partekatu nahi dan txostenak iruzkinak dituela: argibideak emateko, jarraibideak azaltzeko edo, besterik gabe, nola betetu behar den argitzeko. Kasu hontan, interesgarria izan daiteke txostenarekin batera iruzkinak ere partekatzea.
Partekatzen diran iruzkinak idatzizkoak zein entzutezkoak izan daitezke.
Honetarako, /edit
kendu eta /copy?copyComments=true
idatzi.
AURREIKUPEN ERARA PARTEKATU
Aurreikupen eran dokumentua interfaze txukunean bistaratzen da, menu barik eta botoirik gabe. Aproposa da aurkezpena edo txostena dotoreago bistaratzeko.
Kontutan izan aurrebista ikupegiak menurik ez edukitzean, hartzaileek ezin izango dutela fitxategiaren kopiarik egin beraien Google Drive-n.
Honetarako, /edit
kendu eta /preview
idatzi behar da.
TXANTILOI GISA PARTEKATU
Dokumentua behin eta berriro erabili eta editatu behar bada, txantiloi gisa gordetzea da interesgarriena. Ohikoenak izan daitezken kasuak: memoria txostenak, plangintzak, kontrolak, gurasoei bideratutako oharrak,... erabiltzen diran txantiloiak
Ordeztu /edit
eta /template/preview
idatzi.
ZUZENEAN DESKARGATZEKO
Trikimailu honi esker, hartzaileak klik egitea besterik ez du fitxategia zuzenean ordenagailura deskargatzeko.
Gainera, jeisten dan fitxategia prest dago zuzenean inprimatzeko.
Amarru honek Google Docs eta Google Sheets-ekin funtzionatzen du, baina ez Google Slides-ekin.
Honetarako, /edit
kendu eta /export?format=pdf
idatzi behar da partekatzen dena TESTU DOKUMENTUA bada.
Txostena KALKULU ORRIA izatekotan, /export?format=
csv jarri.
Fitxategi formatu hauek (PDF edo CSV) unibertsalak dira eta, ondorioz, hartzaileak ez du Google konturik behar fitxategia ireki eta ikusteko.