Classroom-etik bideokoferentziak programatu
Teknologia digitalak eguneroko irakaskuntzan integratzen dituen EREDUA dugu (Alexia Classroom, Blink,…). Programatzen ikasteko irakasgai propioa eta Ikastola Elkarteak beren-beregi ikastolentzat sortutako plataformak (Hatz10, Ikapp,…).
Bai kanpoko zein barruko eragileekin kudeaketa prozesuak online garatzen ditugu hodeian ditugun plataformei esker: Google Workspace, Microsoft 365, Alexia, VPN urruneko lanerako,…
Classroom-etik bideokoferentziak programatu
Azalpenak urrunetik I: Screencastify
Google Meet: bideokonferentziak antolatzen
Pertsonalizazioa, segurtasuna eta autonomia eskaintzen duen eredua.
Teknologiaren etengabeko aldaketen aurrean gure eguneraketa prozesua ere etengabekoa da. Haur Hezkuntzako hirugarren mailetik gorako gela guztiak digitalizatuta daude: telebista interaktiboak, proiektore interaktiboak eta arbel taktilak ditugu kasurik kasu. Gainera, Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik gorako ikasle bakoitzak bere gailu propioa du eta bere profil digitala.
Sistemari dagokionez, egun, Microsoft AD zerbitzari-bezero eredua dugu, erabiltzaile bakoitzak bere profil propioa eta dagozkion baimenak eduki ditzan. Fortinet firewallak segurtasuna ahalbideratzen du eta, Interneteko abiadura handiko linea biek eta Ruckus wifi sistemak, Ikastola osoaren estaldura bermatzen dute.
Arazo teknikoak identifikatu eta erabagiak hartzen dakien ikaslea. Bere gaitasun digitalak ezagutu eta eguneratzen dituena.
Norbere segurtasuna, datuen babesa eta identitate digitalaren segurtasuna zaintzen dakien ikaslea. Teknologia era jasangarrian eta errespetuz darabilena.
Eduki multimedia berriak sortzen dakien ikaslea, aurreko edukia integratu eta moldatuz. Jabego intelektualaren arauak errespetatzen dituena.
Teknologia kideekin konektatzeko, informazioa partekatzeko eta elkar-lanean aritzeko darabilen ikaslea. Netiketa arauak errespetatzen dituena.
Informazioa bilatu, gorde, berreskuratu eta antolatzeko gai den ikaslea.