Ahots-oharrak: Talk&Comment
eleizaldeikt.eus-admin
- 2020-04-27
- Gurasoentzako Tresnak, Irakasleentzako Tresnak, Iton Baule
Chromerako gehigarri honek Twitter, Facebook, Reddit, Github, Gmail, GSuite aplikazioak eta WordPress-en ahots-oharrak eta ahots-mezuak garabatu eta bialtzeko aukera emoten dau.
Android mugikorretan ere instalatu daiteke eta badirudi laster izango dauala IOs-entzako bertsinoa ere.
Irakaskuntzarako tresna aproposa izan daiteke lan digital ugari iruzkindu edo zuzentzeko daukanarentzako. Ahotsa klik batez grabatu eta bialtzeko aukereak denborea aurrezten dau eta erosoa da.
Batzuetan, grabatzen dana erdi “distortsionatuta” entzun leiteke. Honi gertatuz gero, honela konpondu:


Nabigatzailea ireki eta ezarpenetara sartu (irudietarako Chome erabili da).

Ezarpen aurreratuak \ Sistema

“Hardware azelerazioa gaitu erabilgarri dagoanean” desaktibatu.
Hona hemen bideotutorialetxo bat Talk And Comment-en erabilera pare baten erakusgarri: